I SABIN SALABERRI HABANERAK JAIALDIA, EKAINEAN
Aurten lehen aldiz gure elkarteak Sabin Salaberri Habanerak Jaialdia antolatuko du. Erronka izan da hain txikitxoa den gurearen moduko elkarte batentzat, behar bezala egokitzea pieza guztiak puzzlea ateratzeko. Baina esaera zaharrak dio gogo denean aldaparik ez dela, eta horixe erakutsi dute elkartekideek.
Ekainaren 20an izango da eguna, eta herriko elizan izango da emanaldia. Hiru abesbatzatk hartuko dute parte: Gasteizko Amalur eta Kanta Berri, eta Aramaioko Bizente Goikoetxea.
Uribarri Ganboa izango da, beraz, Arabako topalekua habanera-erakustaldi ederraz gozatzeko. Zure zain gaude.


Iruzkinak
Argitaratu iruzkina